Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak antolatutako bazkarian 114 lagun elkartu ziren, eta bazkalostean egin zuten ezkonduta urrezko ezteiak bete dituzten bikoteak omentzeko ekitaldia, udal ordezkarien laguntzarekin. Lora sorta bat eta oroigarri bat eman zieten bikoteei.