Astelehenean 09:00etan itxiko dute King-Kongeko pasarela, eta lanak egin ahal izateko bi egunez itxita egongo dela jakinarazi dute Udaletik. "Azpiegitura horretan tratamendu berezi bat egingo da arrapalaren irristakortasuna hobetzeko, oinezkoen segurtasuna bermatzeko helburuarekin", adierazi dute.
Urtebetez itxita egon ondoren, urriaren 16an zabaldu zuten Urazandiko zubia, bigarren faseko lanak amaitu eta gero. Azken bi faseak geratzen dira egiteko.