Karakateko Igoerako irteeratik, Kalegoen plazatik, Agerre baserri parera arteko bidean dauden bidegurutzeak zaintzeko prest dauden boluntarioak behar ditu Morkaikok, bereziki, eta baita antolakuntzako beste zenbait lan egiteko prest dauden boluntarioak ere. Bidegurutzeak zaintzeak denbora tarte laburra eskatzen duela azaldu dute, 10:30etik 11:15era bitartean egon beharko dute boluntarioek bidegurutzeak zaintzen.
Probaren antolakuntzan laguntzeko prest daudenek morkaiko@morkaiko.eus helbidera bidali behar dituzte euren datuak: izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta telefono zenbakia. Hala egiten dutenekin eurak jariko direla hartu emanetan adierazi dute mendi taldetik. Morkaikok eguaztenetan irekitzen du Errosario kalean duten egoitza, 19:00etatik 20:30era bitartean.
Guillermo Ramos eta Maria Ordoñez izan ziren azkarrenak iaz, Karakateko Igoeraren 30. ekitaldian