Olatz Salvador musikaria ekarriko du Elgoibarko Musikarien Elkarteak urriaren 16an Elgoibarrera

Barren 2025eko urriaren 13a

Olatz Salvador (Donostia, 1990) musikaria ekarriko du EME Elgoibarko Musikarien Elkarteak eguenean, urriaren 16an, Elgoibarrera. 

Elkarrizketa musikatua egingo dio Salvadorri EMEkide batek, musika eskolako auditoriumean, 19:30ean hasita. Ekitaldirako gonbidapenak Pitxintxu liburu dendan jarriko dituzte eskuragai, gaurtik aurrera, debalde. 
Aurrez ere egin dituzte EMEkoek era honetako elkarrizketa musikatuak; azkenekoa, irailaren 15ean egin zioten Gorka Urbizu musikaria (Lekunberri, 1977) ekarri zuten.