Bideoa: 2025eko Idotorbeko Igoera

Barren 2025ko urr. 12a, 21:18

Aurten ere irudi ikusgarriak laga ditu Idotorbeko Igoerak.

Eguraldi eguzkisu eta beroarekin jokatu dute urtero urriaren 12an jokatzen duten txirrindulari lasterketa.

Hasier Murua eta Naroa Erbiti izan dira indartsuenak Idotorbeko maldetan, baina parte hartzaile guztiek jaso dituzte zaleen animoak eta txaloak igoeraren amaieran. Lehiaz harago, umorerako eta lagunarterako aukera ematen duen proba da Elgoibako Lagun Taldeak antolatzen duena, denboraldiari amaiera ematen baition ekitaldia baita. Taldeko bi kide gaztek, esaterako, igerilekurako arropekin osatu dute igoera; bainujantziarekin, toalla bizkarrean eta uretako betaurrekoak jantzita.