Ezpata-dantza kalera, hamaseigarrengoz

Barren 2025ko urr. 12a, 20:06

Haritz dantza taldekoek Errosarioko Amaren ezpata-dantza dantzatu dute gaur, hamaseigarrengoz ohitura berreskuratu zutenetik.

Urriaren 7an izan zen Errosarioko Amaren eguna, eta motibo horrekin dantzara irten dira gaur Haritz Euskal dantzari taldekoak, Udal txistulari taldekoek lagunduta. Kalegoen plazan egin dute lehen dantzaldia, hamaikak aurretxoan. 11:00etan hasi da meza San Bartolome parrokian, eta Haritzeko ezpata-txikiak barrura sartu dira dantzara. Meza ostean, 12:00etatik aurrera, ezpata-dantzari guztiak elizaren kanpoaldean bildu dira dantzan egin eta prozesioari ekiteko. Kalebarren plazan eta Errosario kalean -amabirginaren irudiaren aurrean- egin dituzte gero geldialdiak. Hasitako lekuan, Kalegoen plazan amaitu da ezpata-dantza.

Azken urteetan Euskal Herriko hainbat tokitan berreskuratu dituzte antzina egiten ziren dantzok, Eibarren, Portugaleten edo Iruñean, besteak beste. Elgoibarren ere 2009an berreskuratu zuen Haritz Euskal Dantzari Taldeak.

Ezpata-dantza, argazkietan (Irudiak Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala)

 

Lotura duten albisteak: