Kalegoen plazan egin dute aurtengo Errosarioko Amaren ezpata-dantza

Barren.eus 2021ko urr. 3a, 12:52

Eguraldi heze eta euritsua egin arren, plazara atera ahal izan dute Errosarioko Amaren ezpata-dantza, ohitura berreskuratu zutenetik hamabigarrengoz.

Ohikoa baino ezpata dantza laburragoa iragarri zuten Haritz Euskal Dantzari Taldekoek gaurko, pandemiadela-eta San Bartolome, Kalebarren eta Errosarion barrena egin ohi duten prozesiorik gabe egitea erabaki baitzuten. Eta, gaurko eguraldiarekin are laburragoa izateko zorian ere izan da, elizako arkueetan egin edo Kalegoen plazara irten zalantzan egon baitira. Azkenean, plazan dantzatu dute, euritan izan bada ere.

Lehenik, taldeko ezpata-txikiek dantzatuko dute eliza barruan, meza amaieran. Eta aurten ezpata luzeek ere dantzatu dute estreinakoz eliza barruan.
Haritz dantza taldekoek eta Elgoibarko Udal Txistulari taldekoen saioaren amaieran, Haritzeko dantzaria izan zen Abel Iriondo omendu dute.

 

 

2021 10 03 errosario ezpata dantza kalegoen barren

2021 10 03 ezpatadantza errosario elgoibar elizan barren

2021 10 03 errosario ezpata dantza abel iriondo omenaldia barren

2021 10 03 errosario ezpata dantza danak amaieran elgoibar barren

 

Lotura duten albisteak: