Gaba beltza antolatu dute Elgoibarren, Inazio Bereziartua musika eskolak, Udal Ludotekak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak urriaren 31rako, herriko beste zenbait eragilerekin lankidetzan.
Gaba Beltzean egiten duten ibilaldia antolatu ahal izateko hainbat lagunen laguntza behar dute, besteak beste, honako zeregin hauetarako: atontzeko tailerretan lagundu, txokolatea egin eta banatu, ibilbidean zehar girotze lanak egin, zuziak (antortxak) eraman, perkusiozko instrumentuak jo; eta, ume eta guraso bat ere behar dituzte, balkoi batetik zarata ateratzeko. Izena eman ahal izateko galdetegi digital bat sortu dute.
- Gaba Beltzari buruzko informazio osoagoa eta galdetegia, HEMEN