Stock feria egingo dute urriaren 9an, 10ean eta 11n. Denda atarira aterako dituzte beren salgaiak, ondorengo ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Hogeita hiru saltokik parte hartuko dute, eta erosketak egiten dituztenen artean 400 euro zozkatuko dituzte erosketa-baleetan.
Udazkeneko ginkana
Udazkeneko ginkana ere antolatu du Txankakuak urrirako, eta kanpainaren barruan 5.000 euro banatuko ditu saritan: 500 euroko bi sari eta 200 euroko hogei.
Herritarrek txartel bat eskuratu ahal izango dute kanpainarekin bat egin duten dendetan eta, erosketa bat egiten duten aldiro, zigilu bat jasoko dute. Sei zigilu behar dira txartela osatzeko, baina sei saltoki ezberdinetakoak izan beharko dira nahitaez. Txartela osatutakoan dendetan jarriko dituzten kutxetan utzi beharko dute, zozketarako. Zozketa azaroaren 4an egingo dute. Kanpainan parte hartzeko azken eguna, berriz, urriaren 31 izango da.