Euskal Eskubaloi Federazioak antolatzen duen Euskal Kopako bi finalerdiak jokatu zituzten asteburuan, Mundakan bata eta Elgoibarren bestea; partida bakarrera.
Olaizaga kiroldegian jokatutako finalerdian, Sanlokoek Berango Urduliz Eskubaloia taldea izan zuten aurkari eta bizkaitarrek irabazi zuten partida, 21-26ko emaitzarekin.
Mundakan jokatutako finalerdian ere kanpoko taldeak lortu zuen garaipena, Ameztoi Zarautz taldeak 25-28 irabazi baitzion Urdaibai Bilboats taldeari. Hortaz, zarauztarrek eta berangarrek jokatuko dute Euskal Kopako finala.
Sanloko senior gizonezkoen talde nagusiak, Alcortak, aurreko asteburuan lortu zuen Euskal Kopako finalerako sailkatzea. Joan den zapatuan jokatu zuten ligako lehen partida, Getxoko Gobela kiroldegian, eta porrot argi batekin ekin zioten ligari, 32-23 galdu baitzuten Romoren aurka. "Lehen zatia parekatua izan zen eta gol bakarreko aldea atera ziguten eta bigarren zatia ere ez genuen gaizki hasi, baina, hortik aurrera eskuetatik joan zitzaigun partida, hainbat arrazoigatik, eta galdu egin genuen", adierazi dute Alcortako jokalariek.
Asteburuko partidak
Ligako bigarren jardunaldia etxean jokatuko du Alcortak, Indupime Basauri taldearen aurka, hain justu ere, apirilean jokatzekoak diren Euskal Kopako finalean aurkari izango duen taldearen kontra. Zapatuan izango da neurketa, 13:00etan.
Malapek etxetik kanpo hasiko du liga txapelketa zapatuan, Barakaldon, Zuazoren aurka.
Sanloko gainerako taldeei dagokionez, honako hauek dira asteburuan etxean jokatuko duten taldeak. Infantil nesken Astigarraga GYS Sport taldeak Zarauzten aurka jokatuko du zapatuan olaizaga kiroldegian, 10:00etan. Kadete nesken Neurri taldeak 18:00etan jokatuko du, Aloña Mendiren aurka eta azkenik, jubenil mutilen Deca taldeak Hernani izxango du aurkari domekan Olaizaga kiroldegian jokatuko duten neurketan, 11:30etik aurrera.