Zierbenako Lastron hondartzan haitzetan atseden hartzen ari zen ubarroi bati egindako argazkiarekin Epaimahaiaren Saria eskuratu du Nahiara Mugertzak eta Dolomitetako Braies lakuan egindako argazkiarekin publikoaren saria Alberto Loiolak (747 bototatik 110 jaso ditu).
Guztira, 90 bat argazki jaso ditugu lehiaketarako eta lerro hauen bidez eskerrak eman nahiko genizkizueke parte hartu duzuen guztioi. Bi lagunentzako dastatze menua irabazi du Gabinean Mugertzak eta Errigorako produktu-sorta jasoko du Loiolak.
Aurtengo lehiaketara aurkeztutako argazkien bilduma: