Zapatuan hasiko dituzte ospakizunak eguerdian, eta astelehenean amaituko dira auzoko festak. Kanpaiak joko dituzte 12:30ean jaiak hasten direla esateko, eta goizaldera arte luzatuko dute biharko eguna. Umeentzako jolasak, bazkaria, eta bolo txapelketa izango dira besteak beste, eta iluntzean, Haritz dantza taldeak emanaldia eskainiko du, Borja Uzuriagaren omenez.
Domekan, berriz, trail lasterketa izango da nobedadea, eta ondoren, idi-demak egingo dituzte. San Migel Egunerako, berriz, pilota partidak antolatu dituzte.
Autobusean igoteko aukera
Zapatuan eta domeka goizaldean autobus zerbitzua egongo da Txarridunako errotondatik auzora joan-etorria egiteko: 19:30etik 23:30era eta 0015etik 05:30era.