Alfonso Guillok sortu du Alkimistak taldearekin prestatu eta grabatu duten Izua abestia. Gaztain estudioko Eñaut Gaztañagak egin dizkie ekoizle eta teknikari lanak.
- Euren webgunean entzun daiteke Izua abesti berria.
Urko Ansa musika kazetariak honako kritika egin du abestiaz: “Iaz argitaratu zuten diskoan rocka, bluesa, soula edo funka landu ostean, single digital berri honek bestelako atmosferak dakarzkigu. Sorpresa faktoreak eragin positiboa eduki du kantu honetan, gainera. Girotzea da nagusi hemen, errepika edo egitura konbentzionaletak urrun baina era berean efektu limurtzailea lortzen baitu lau minutuik gorako pieza honek. Ahots tonu sarkor eta ia hermetikoak, gainera, ingurugiro instrumental flotatzailea dauka bidelagun. Ekoizpenak ere sentsazio guzti hauek anplifikatzen ditu, eta Alguillo eta Alkimistak taldearen bidean salbuespena izan liteke, baina baita berrikuntza ere".
Zuzeneko estreinaldia Zarautzen eta Tolosan
Urriaren 3an eta 4an Zarautzen eta Tolosan emango dituzten kontzertuetan joko dute Izua estreinakoz jendaurrean. Zarautzeko kontzertua Munoa plazan emango dute, 22:00etan eta Bonberenean izango da Tolosakoa, urriaren 4an, 22:00etan.