Domekan jokatu zuten Debabarreneko Ehiza Xehe Txapelketa, Zanbranako (Araba) El Castillo ehiza barrutian. Eskualdeko ehiztari onenak lehiatu ziren, eta gizonezkoen senior mailan Aimar Gonzalez eibartarra izan zen irabazlea. Diana taldeko ehiztariak bost eper eta galeper bat ehizatuta irabazi zuen proba. Iñigo Gisasola eibartarra izan zen txapeldunorde, lau eperrekin; eta, Iraitz Txurruka elgoibartarrak osatu zuen podiuma, hiru eper ehizatuta.
Emakumezkoetan Leire Egaña izan zen irabazlea, ehiza erakustaldia emanda. La Union elkarteko ordezkariak sei eper ehizatu zituen.
Beteranoek ere sasoi betean direla erakutsi zuten. Jose Mari Egaña izan zen onena, sei eperrekin eta Jose Luis Gisasola txapeldunorde, hiru eperrekin.
Gipuzkoako txapelketa jokatzeko sailkatuak
Podiumetara igo ziren ehiztariek Gipuzkoako txapelketa jokatzeko sailkatzea lortu dute. Urriaren 5ean jokatuko dute, Zanbranan. Egungo txapelduna denez, Arkaitz Egañak ere hartuko du parte Gipuzkoako txapelketan.