Sanmigeletan egingo dituzten jatorduetarako izena emateko epea zabalik dago

Barren 2025ko ira. 17a, 14:09

Iaz sanmigeletan egin zuten afaria. Arg: Mikel Askasibar.

Hil bukaeran ospatuko dituzte jaiak Aiastia auzoan, eta antolatzaileek esan dute bazkarirako nahiz afarirako erreserba egin behar dela.

Irailaren 29a izaten da San Migel Eguna, eta egun horren bueltan antolatzen dituzte auzoko jaiak Aiastian. Auzoko jai batzordekoek prest dute aurtengo egitaraua. Ohiko ekitaldiez gainera, estreinakoz antolatu duten Aiastia-San Migel mendi lasterketa izango da aurtengo berrikuntza nagusia. 

Antolatzaileek esan dute irailaren 27rako antolatu dituzten bazkarirako eta afarirako aurrez izena eman behar dela, ondorengo telefono zenbaki honetara deituta: 616 751 137 (Maialen Loiola).  

Hona jaietako egitaraua:

Iazko jaiak, argazkietan.