Giro apartarekin ospatu dituzte sanlorentzoak

Barren 2025ko abu. 20a, 16:05

Abuztuko lehen egunetan herrian geratzen diren lagunen artean estimazio handia edukitzen dute Sallobente-Ermuaran auzoko jaiek, eta aurten ere izan dute festarako aukera.

Auzotarren jai batzordekoek egun osoko egitaraua prestatu zuen abuztuaren 2rako, eta zaindariaren eguna ere ospatu zuten San Lorentzo egunean, abuztuaren 10ean. Hona jai giroa Mikel Askasibarren argazkietan.