Bi egunetan ospatuko dituzte Sallobente-Ermuaran auzoko jaiak

Barren 2025ko uzt. 23a, 14:15

Sallobente Elkarteko kideak talde argazkian, iazko jaietan. Arg: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala.

San Lorentzo Eguna abuztuaren 10ean izaten den arren, abuztuaren 2an izango da ospakizun nagusia Sallobente-Ermuaran auzoan, eta prest dute jaietarako egitaraua.

Abuztuko lehen egunetan herrian geratzen diren lagunen artean estimazio handia edukitzen dute Sallobente auzoko jaiek, eta aurten ere izango dute festarako aukera. Auzotarren jai batzordekoek egun osoko egitaraua prestatu dute abuztuaren 2rako, eta zaindariaren eguna ere ospatuko dute, modu xumeagoan izango bada ere. Hona egitaraua:. 

ABUZTUAK 2, ZAPATUA

  • 12:00 Txapliguak, jaiei hasiera emateko.
  • 13:00 Meza, auzoko hildakoen alde. 
  • Jarraian eta egunean zehar, Baltzola eta Andonegi trikitilariak.
  • 14:30 Bakailao jana, bereziki, auzoko aiton-amonentzat, eta bestelako bazkariak bertaratzen direnentzat. 
  • 16:30 Umeentzako jolasak. 
  • 18:00 Txokolate jana eta bingoa.
  • 20:00 Emakumezkoen Bolo Txapelketa. 
  • 23:00 Erromeria, Mugi Panderoa taldearekin. 
  • Segidan, DJ Tita. 
  • 00:00 Bolo txapelketa. 
    * Maalatik Sallobenterako autobus zerbitzua egongo da 12:00etatik goizaldeko 05:00ak aldera arte.
     * Bazkari eta afaritarako erreserbak egin daitezke, 662 107 700 telefonoan whatsappez.

ABUZTUAK 10, DOMEKA
San Lorentzo Eguna

  • 10:00 Prozesioa eta meza nagusia.
  • Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dute. 
  • Bitartean, Larrañaga eta Loidisaletxe bertsolarien saioa. 

Hona iazko jaiak, irudietan (Arg: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala)