Jasone Osoro kazetari eta idazleari emango diote aurtengo Lila Saria

Barren 2025ko ira. 12a, 09:05

Elgoibarko Udalak datorren eguenean banatuko du aurtengo Lila Saria, eta Jasone Osoro Igartua kazetari eta idazle elgoibartarrak jasoko du. 

Udaleko epaimahaikideek eman dituzte aukeraketa horren arrazoiak: "Euskal literaturan eta kulturan erreferentea da Jasone, hainbat gairi buruz idaztera ausartu baita, betiere ikuspegi feminista batetik (erotika, amatasuna, …). Horrez gain, etengabe ari da begirada feminista hori kutsatzen ematen dituen ikastaroen bidez, parte hartzen duen epaimahaietan egiten dituen balorazioen bidez, erakunde profesional desberdinak ordezkatu dituenean edota eleberriak edota ipuinak sortzen dituenean". 

Sari banaketaren ondoren, Garawi Cejota aktoreak bakarrizketa komiko bat emango du. Herri bateko festetan bandarekin batera jo behar zuen musikari bakarra irtengo da eszenatokira. Barre artean, ikuskizun munduan, bereziki emakumeek bizi duten prekarietateaz gogoeta egitera eramango du ikuslea. 

  • Lila Sariak banatzeko ekitaldia hilaren 18an izango da, Lilan, 18:00etatik aurrera. Sarrera librea eta doakoa da.

Orain arteko sarituak

Lehen Lila Saria SANLO Eskubaloi Taldeak jaso zuen 2022an, emakumeen kirola sustatzeko egindako lanagatik. Bigarrengoz Elgoibar Ikastolako lehen andereñoa izan zen Itziar Ajuriari eman zioten; eta, eman duten azkenengoa, iaz, Haizea Emakume Taldeak jaso zuen.

Garazi San Martin, 'Garawi Cejota'.