Txapel jaurtiketaren 18. ekitaldia jokatu zuten bariku arratsaldean. 24 gizonezkok eta hamasei emakumezkok hartu zuten parte eta Aitor Rekarte eta Miren Osoro izan ziren onenak, txapela 17,46 metrotara eta 13,11 metrotara jaurtita. Umeen artean Oinatz Ansolak egin zuen jaurtiketa luzeena, txapela 10.75 metrotara jaurtiz.
Oliba-hezur jaurtiketa txapelketaren 15. edizioa jokatu zuten ondoren eta hamabost gizonezkok eta bederatzi emakumezkok hartu zuten parte. Iazko irabazleak, Aitzol Urain mendaroarrak, eutsi zion tituluari 14,85 metroko jaurtiketarekin, iazko 13 metroko marka onduta. Urainek bi txapelketak irabazi zituen iaz. Emakumezkoen artean Aneitz Arrona izan zen onena, oliba-hezurra 9,07 metrora jaurtita. Umeetan txapel jaurtiketako irabazle Oinatz Ansola izan zen onena oliba-hezur jaurtiketan ere. 7 metro eta 27 zentimetroko marka egin zuen.
Zapatuan mus txapelketa jokatu zuten Kaxeta elkartean eta Juanjo Uranga eta Jose Luis Gorosabel izan ziren irabazleak.
Patata tortilla txapelketa ere egin zuten eta Amaia Alonsok eta Martxel Mendizabalek aurkeztutakoari eman zion lehen saria epaimahaiak.
Azkenik, txingekin egin zuten lehiaketan Ander Osoro eta Leire Egaña izan ziren indartsuenak.
Errifak
Errifak ere saldu dituzte jaien harira, eta hauek izan dira zenbaki saridunak:
1. saria (produktuz osatutako orgatilla): 6853 (ordezkoa: 1476)
2. saria (500 euro): 6027 (ordezkoa: 1601)