Lizagasar Erronka, argazkitan

Barren 2025ko ira. 8a, 09:43

Lehia eta jaia uztartu ziren atzo Lizagasar sagartokian. CATT Morkaikok antolatuta, Lizagasar erronkaren hirugarren edizioa jokatu zuten Lizagasarreko sagastian barrena, eta irudi ikusgarriak laga zituen. 

28 lagunek hartu zuten parte Lizagasar erronkaren hirugarren edizioan eta Iñigo Larizek jantzi zuen bigarren urtez jarraian txapela. Emakumezkoetan Pilar Arriola izan zen irabazlea. Bero sargori handia egin zuen atzo, eta proba berez gogorra bada, atzokoa are gogorragoa izan zen. Hemen dituzue atzoko hainbat irudi. 

ARGAZKI BILDUMA OSOA