Sanbartolomeak

Pankarta originalak eta giro ona Gazteen Egunean

Barren 2025ko abu. 30a, 12:12

"Gaztiak gera barren" leloa duten gorri koloreko kamisetak jantzita ibili dira aurtengoan Maalako Gune Askekoek antolatutako bazkarian parte hartu zuten ehunka gazteak. 

Kamisetez gainera, era guztietako pankartekin girotu zuten Mauxitxa txarangarekin bazkaritarako bidean egin zuten kalejira, aurtengo gaia horixe baitzen (iaz txapelak izan ziren), kuadrilla bakoitzak pankarta bat sortu behar zuen. 
Iaz hasitako bidetik, gazteen bazkarian parte hartzeko gazteegiak diren nerabeek eduki zuten elkarrekin bazkaltzeko eta jai giroaz gozatzeko aukera. 70 bat lagun batu ziren nerabeen bazkarian. Matraka elektrotxarangak girotu zuen gazteen eta nerabeen bazkalostea. 

Gauean, berriz, Akerbeltz taldeak bugarren urtez jarraian Maalan eman zuen kontzertuek girotu zuen jaia. Kanta euskaldun ezagunen bertsioak jo zituzten, bata bestearen atzetik, atseden hartzeko ia astirik gabe.

Gazteen Eguneko argazkiak HEMEN