Sanbartolomeak

Gazteen Eguna, irudietan

Barren 2025ko abu. 29a, 23:48

Gazteek hartu dituzte kaleak San Bartolome jaietako azkenaurreko egunean.

Jaietako azken sokamuturrarekin hasi da gazteei eta nerabeei eskainitako eguna, eta jendetza ibili da Saka ganadutegiko zezen eta bigantxen aurrean. Gero Azkueko aldapetara lekualdatu da jaigunea, urtero moduan jende ugari batu baita goitibeheera jaitsiera eta drift trike erakustaldia ikustera. 

Eguerditik aurrera gorri koloreko kamisetadun gaztez bete dira kaleak. 70 bat gaztetxok hartu dute parte nerabeentzako bazkarian, elizako arkuipeetan eta 500dik gora gazte batu dira gune askekoek Sigman antolatutako bazkarira. Azken horiek Mauxitxa txarangakoen laguntzaz egin dute bazkaritarako bidea. 

*Irudiak: BARREN eta Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala.