Taldeak behin-behineko etenaldia iragarri du 2026rako eta agur bira egiten dihardute aurten, eta Tomas Lizarazu abeslarioak BARRENi aurreratu zion moduan, bereziakm izaten ari dira zuzeneko azken emanaldiok.
2019an sortu zuten Bulego taldea, Azkoitin. Xabi Arrieta baterian; Tomas Lizarazu gitarran eta ahotsean; Jontxu Ape baxuan eta koroetan; Ruben Lizarralde gitarran eta Itziar Beitia teklatuetan. 2019an argitaratu zuten lehenengo diskoa Bulego izenburupean, eta ordutik beste lau lan luze ere kaleratu dituzte; azkena, 2023an. Pop estiloko kantuak egiten dituzte, doinu elektronikoekin uztartuta. Sorreratik gaur arte plaza askotan ibili dira, eta hainbat kolaborazio ere egin dituzte. Euskaraldiaren azken edizioko kanta esaterako beraiek sortua da.
Bulegoren kontzertuko argazkiak Bezpera Eguneko argazki bilduman