Sanbartolomeak

Txiki Eguneko laburpen bideoa

Barren 2025ko abu. 27a, 17:37

Izenez bakarrik da txikia Txiki Eguna. Beste behin ere handia izan zen Mauxitxa txarangakoek gidatutako kalejira. Honako bideoetan jaso ditugu hainbat une.

Mauxitxa txarangaren eta herriko dultzaineroen Dianarekin  hasi zen Txiki Eguna, goizean goiz, sokamuturra egin zuten gero, jaietan egiten dituzten hiruretatik aurrenerkoa, Rusoren zezenekin. Egueditik aurrera Mauxitxa txarangak girotu eta gidatu zuen festa (ikus argazkietan).

Une berezia da Mauxitxa txarangakoak Errosario kalera sartzen direnekoa. Mauxitxakoek abesti berriak joten dituzte urtero, eta koreografiekin ere animatzen dira zenbait kantatan.:

Dantzara ausartzen ez direnak ere animatzen dira Txiki Egunean eta arrakastasua izaten da iluntzetik aurrera Maalan egiten duten erromeria. Itzal taldeak jarri zituen dantzan herritarrak.