Sanbartolomeak

Txiki Egun bete-betea izan da

Barren 2025eko abuztuaren 25a

Kuadrila handi bat balira moduan ibili dira ehunka elgoibartar Mauxitxa txarangak eguerditik 17:30ak bitartean kalez kale egin duen kalejiran. 

Ohi moduan, Mauxitxakoak Errosario kalean sartzean egin du gora jai-giroak eta txarangakoek dantzan eta kantuan jarri dituzte herritarrak.