Serbia, Senegal eta Euskal Herriko dantzak batu ditu aurtengo folklore jaialdiak

Barren 2025ko uzt. 25a, 14:42

Serbiako, Senegaldo eta Euskal Herriko musiken, dantzen eta kulturen topagune izan da aurtengoan Maalako parkea, Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 38. ekitaldiari esker. 

Serbiako KUD Branko Cvetkovic taldeak balkanetako folklorea eta tradizioa zabaldu ditu munduan 70 urteko ibilbidean eta herrialdeko kultur talde ezagun eta prestijiotsuenetakoa da. Energiaz beteriko ikusizuna eman zuten Elgoibarren.

Senegalgo Jammu Ballet taldekoek ere ikuskizun koloretsu eta bizia taularatu zuten. Senegalgo etnia askotako musikari eta dantzari gazteek parte hartzen dute Dakar hirubiruan sortutako taldean, eta dantza tradizionalak ez ezik, dantza garaikideko koreografiak ere dantzatzen dituzte.

Haritz dantza taldeko kideek ireki eta itxi zuten jaialdia San Blaseko soka-dantzarekin eta Otsagabiako dantzekin.

*Irudiak: BARREN eta Joserra Cabrera.