Aizu Urban Fest jaialdia, irudietan

Barren 2025ko uzt. 24a, 17:36

Herriko sei gunetan egin zuten zapatuan Aizu Urban Fest musika elektronikoaren jaialdian, Elgoibarko ostalarien elkarteak antolatuta. 

Hamasei DJ girotu zuten herria musika elektronikoaz. Khris Rios DJ elgoibartarra izan da Aizu Urban Fest musika jaialdiko sustatzaileetako bat, eta nazioartean aritzen diren hiru DJ gonbidatu zituzten jaialdira: Mathew Codek, Angel Heredia eta Mendo (Clarisse Records).  Sona handiko DJak ekartzeaz gain, tokiko talentua sustatzea eta ezagutzera ematea ere bazela euren asmoa azaldu zuen Riosek, eta Elgoibarko eta inguruko herrietako DJ ugarirekin osatu zuten kartela.

Irudiak: Joserra Cabrera.