Mintxetako igerilekuek hamahiru egunetan gainditu dute 1.000 erabiltzaileen langa

Barren 2025ko uzt. 22a, 13:36

Mintxetako aire libreko igerilekuen denboraldi erdira iristen ari gara, eta orain artekoaren balorazioa egin dute arduradunek.

Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, balorazioa "oso positiboa" da erabiltzaile kopuruen datuei erreparatuz gero. Ekainaren 14an zabaldu zituzten igerilekuak eta uztailaren 21era bitartean 27.000 erabiltzaile zenbatu dituzte: 14.382 erabiltzaile ekainean eta 13.038 erabiltzaile uztailean (hilaren 23ra arteko datuak). Iaz, esaterako, 10.151 erabiltzaile zenbatu zituzten ekainean, eta 19.157 uztailean.

Orain arteko egunik jendetsuena ekainaren 29a izan da aurten, 1.460 erabiltzailerekin. Hain zuzen, mordoxka izan dira 1.000 erabiltzaile baino gehiago eduki dituzten egunak, hamahiru guztira: Ekainean (17, 18, 19, 20, 24, 27, 28, 29 eta 30) eta uztailean (1, 11, 16 eta 17).

Mintxetako igerilekuak irailaren 14ra arte egongo dira zabalik.

Igerilekuak erabiltzeko ordutegia eta prezioak

Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:30etara egongo dira zabalik Mintxetako igerilekuak eta ur parkea; eta, asteburu eta jaiegunetan 10:00etatik 20:30etara. Abuztuan eta irailean itxiera ordutegia 20:00etara aurreratuko dute.

Sarrerak eta abonuen prezioak
• Sarrera arruntak
   o <18 urte: 4,50
   o =18 urte: 6,50

   o 5 sarrerako bonua <18: 20,00
   o 5 sarrerako bonua =18: 30,00

• Udako abonamenduak (Mintxetako igerilekuetarako)
   o Banakakoa <18 urte: 93,00
   o Banakakoa =18 urte: 103,00
   o Jubilatua (>60 urte): 93,00
   o Jubilatu familiarraren abonua (>60 urte): 171,00
   o Ikasleak: 86,00
   o Abonu familiarrak: 206,00
   o Behar bereziak dituzten pertsonak: 93,00