Interesa piztu du Errezabal zahar-etxeari buruzko herritarrentzako bilerak

Barren 2025ko uzt. 16a, 12:07

Errezabal proiektuari buruzko xehetasunak emateko herritarrentzako bilera egin zuten atzo arratsaldean Aita Agirre Kulturgunean.

Bileraren berri azken orduan eman bazuten ere, jende ugari gerturatu zen, eta txiki geratu zen aretoa. Gizarte zerbitzuetarako zentroa izango den Errezabal proiektuaren inguruko azalpenak eman zituzten arduradunek eta agintariek, Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko  zainketa eta gizarte politiketako diputatu Maite Peñak.

Peña bera eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusia obren hasiera iragartzera eta proiektuaren inguruko azalpenak ematera etorri ziren goizean.