Elizako kanpaiak mutu, ekaitzaren ondorioz

Barren 2025ko uzt. 15a, 11:07

Joan den barikuan Elgoibarren lehertu zen ekaitzak kalteak eragin zituen Bernardo Ezenarro kaleko etxe batean, teilatuan sua piztu baitzuen tximista batek. Baina, kalte gehiago ere sortu zituen.

Bariku gauetik mutu daude San Bartolome elizako kanpaiak. Herritar bat baino gehiago ohartu da kanpaiek ordurik ematen ez dutela, eta erreferentzia horren falta ere igarri dute zenbaitzuek, BARRENi jakinarazi diotenez. San Bartolome parrokiatik jakinarazi dutenez gaur da etortzekoa teknikaria kanpaiak berriro martxan jartzera.