Tximista batek sutea eragin du Bernardo Ezenarro kaleko etxebizitza batean

Barren 2025ko uzt. 11a, 23:01

Iragarrita zegoen moduan, ekaitza lehertu da 22:00ak inguruan, eta tximista batek (bideoan ikus daitekeenak) Bernardo Ezenarro kaleko 9. atariko teilatu bat jo du, eta sua piztu da.

Tximistaren osteko trumoia ere izugarria izan da, herri osoan entzun da danbatekoa. Era horretako pare bat tximista eta trumoi gehiago ere bota ditu, ekaitz elektrikoak iparrerako bidea hartu aurretik. Etxea jo duen tximista ikus daiteke bideoan, BARRENek Urazanditik hartutako irudietan.

Suhiltzaileak etorri dira sua itzaltzera. Eraikineko gasaren pasoa itxi dute badaezpada, teknikari batek dena ondo dagoela ziurtatu arte.

Duela hilabete bat ere izan zen Elgoibarren gaurkoaren antzerako ekaitz elektrikoa