Hasiera zaratatsua izan dute Urazandiko festek

Barren 2025ko uzt. 11a, 20:42

Auzoko festak berreskuratu zituztenetik laugarrengoz ari dira ospatzen aurten Urazandiko jaiak.

Urajai elkartekoek traka piztuz eman zioten hasiera Urazandiko jaiei bariku arratsaldean. Karkizano dendako Ainhoa Uriguenek piztu zuen jaiei hasiera ofiziala emateko traka. Jaiak antolatzen hasi zirenetik emandako laguntza eskertu nahi izan diote modu horretan jai batzordekoek. Jaiei amaiera ematea ere berari egokituko zaio. Hurrengo urteko jaietan Elgoibarko Udalari emango diote jaiak hasi eta ixteko ohorea, hasiera ekitaldian aurreratu zute moduan.