Ipar Maquina taldeko txirrindulariak bi ordu, 31 minutu eta 8 segundoan osatu zuen 100 kilometroko ibilbide gora behereatsua, 39,7ko bataz-besteko abiaduran. Helmugan 12 segundoko aldea atera zion bigarren egin zuen Josu Odriozolari (Baque Movistar Team) eta 17 segundoko aldea Axular Aldazabali (Cafe Dromedario-Flotamet).
Etxeko txirrindulariei dagokionez, Iñaki Plazak lortu zuen posturik onena Besa-Laboral Kutxa taldeko kideen artean. 36. postuan helmugaratu zen. Hona Elgoibarko Lagun Taldea Eskolako gainerako kideen sailkapenak: Aimar Gonzalez (48), Unai Cornejo (59), Izortz Llodio (72), Iñaki Astigarraga (74).
Taldeka Baque Movistar Team izan zen onena, Ipar Maquina-Dimaq eta Vizcay Hnos. taldeen aurretik. Besa 15. postuan sailkatu zen. Guztira 96 txirrindularik lortu zuten lasterketa bukatzea.
Antolatzaileek 53 euroko isun bat ere jarri zioten txirrindulari bati, baimendu gabeko gune batean bidoia botatzeagatik.
Irudiak: C.C. Irunes.