Hiru minutuko zortzi istorio labur biltzen ditu Hasperen obrak, eta naturarekiko errespetua, arte eszenikoaren eta operaren aldarrikapena, borroka, erresilientzia, amets zapuztuak eta oreka emozionalaren bilaketa ditu ardatz.
Zapatukoaren ondotik, Taupadatik eskerrak eman dizkiete ikusleei emandako babesagatik: "Zuen begiradek, isiltasunek eta irribarreek arnasa eman diote Haspereni".
Esker on berbak izan dituzte gertu sentitu dituzten hainbatentzat ere. Batetik, Maria Jesus Otaegirentzat, azken unean Teresa Arakistain ordezkatzeko batu izanagatik, eta Teresari berari, obraren muntaian egindako lanagatik. Bai eta Bego Moro, Maite Unzueta, Loli Outumuro eta Coro Fernandezentzat ere, emandako laguntza eta konplizitateagatik, eta Lutxi Arregirentzat, urteetako elkarlanagatik.