Kale antzerkia izango da, eta herriko hainbat txokotan antzeztuko dute. Maalako parkean hasiko da 19:00etan, gero San Frantzisko iturrian egingo dute eta azkenik, 20:00etan San Bartolome parrokia aurrean.
Kaleko ikuskizun honek borrokaz eta erresilientziaz, desira zapuztuez eta oreka-bilaketa nekatuezinez lotutako istorioak azaleratzen ditu. Ikuslea gonbidatzen du begien bistatik harago begiratzera, mugatzen gaituzten oztopoak aitortzera eta gure gizarteko enpatia falta zalantzan jartzera. Bizitzari eta naturarekiko errespetuari egindako omenaldia, bestearekiko harremanean gizatasuna berreskuratzeko deia.
Edurne Lasa izango da zuzendaria, eta teknikari laneran Joxemari Larrañaga arituko da. Elgoibartarrak izango dira aktoreak: Nerea Cuende, Edu Ayesta, Gorane Ayesta, Ruben Markina, Eire Markina, Ibai Leon, Maria Azpeleta, Elorri Katarain, Rosa Mata eta Teresa Arakistain.
Hasperen kale antzerkia, noiz eta non:
- 19:00 -19:30 Maalako parkean.
- 19:30- 20:00 San Frantzisko Iturrian.
- 20:00- 20:30 San Bartolome parrokiaren aurrean.