Herriko enpresei laguntza ekonomikoa emateko 72.000 euroko diru funts bat sortu du aurten Elgoibarko Udalak, -iazkoa baino 10.500 euro gehiago- enpresa-jarduera berrien ekimena bultzatzeko, jarduera horiek sendotzeko eta negozio bideragarria dutenei eusteko.
Udalak laguntzak emango dizkie udalerrian kokatutako enpresa-proiektu bat duten jarduera ekonomiko guztiei edo berriei, bai eta dauden negozioek beren jarduera itxi ez dezaten ere. Iazkoan, 2024ko laguntza deialdian, 26 eskatzailek jaso zuten diru laguntza, 61.500 euro guztira.
2025erako laguntza-programa honetan ahalegin handiagoa egin nahi dute Elgoibarko alde zaharrean hutsik dauden merkataritza-lokalak "berreskuratzeko". Adierazi dutenez, merkataritza-jarduera bultzatzea funtsezkoa da funtzio ekonomikoa berreskuratzeko eta ardatz horiek biziberritzeko.
2025eko dirulaguntzen hiru lerroak honako hauek dira:
- Jarduera ekonomikoa sortzeko dirulaguntza: enplegua sortzen duten enpresa jarduera berriei laguntzea.
- Jarduera ekonomikoen ondorengotzarako diru-laguntza: enpresaren ondorengotza/txanda, pertsona fisiko edo juridikoen aldetik.
- Zabaltzeko, lekualdatzeko edo eguneratzeko diru-laguntza: enpresei, Elgoibarren barruan negozioa lekualdatu, handitu edo eguneratzeagatik.
2025eko deialdian, lehenengo bi lerroetako dirulaguntza (1 eta 2) jaso duten pertsonek bigarren urtez jarraian laguntza eskatu nahi badute, alokairuaren dirulaguntza soilik jaso ahal izango dute, baldin eta jarduera ekonomikoak martxan jarraitzen badu.
Dirulaguntzen lerro guztiak bateragarriak dira, honako salbuespenarekin: jarduera ekonomiko berria sortzeko dirulaguntza 1. lerroa eta. jarduera ekonomikoen ondorengotzarako dirulaguntza 2. lerroa ez dira bateragarriak elkarrekin.
Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez eta epea 2025eko azaroaren 30era artekoa (30a barne) izango da.