LaRoitakoek Nerea Sasiaini eta Ainara Buruzari Karakate gainean eginiko elkarrizketaren ostean, herrira jaitsi dira guztiak eta Maalan egin dute sari banaketa ekitaldia. Handik hasi dute erronka egunaren bigarren zatia. Mauxitxa txarangarekin kalejiran igo dira Kalegoen plazaraino, han bazkaldu baitute 450dik gora gaztek. Bazkalostean karropotearekin berrekin diote festari eta gaztez eta musikaz bete dira berriro kaleak.
Ikus hemen erronkaren azken metroetako irudiak