Elgoibarren gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasunaren alde lan egin duten norbanakoei edo elkarteei aitortza egiteko banatzen du Udalak Lila Saria. "Elgoibarko bizitza sozial, hezitzaile, politiko, ekonomiko, kirol eta kulturalean egindako ahaleginak nabarmendu nahi ditu sariak", zehaztu dute antolatzaileek.
- Proposamenak labur.eus/lilasaria2025 estekaren bidez aurkez daitezke proposamenak online, eta fisikoki, Aita Agirre kulturguneko sarreran dagoen kutxan sartuta.
Epaimahaia Lilaren Mahaiko hiru kidek, Berdintasun saileko teknikariak, Berdintasun arloko arduradunak eta alkateak osatuko dute. Irabazleak garaikurra eta 500 euroko saria jasoko du, irailaren 18an Lilan bertan egingo duten ekitaldi publikoan.
Orain arteko sarituak
Lehen Lila Saria SANLO Eskubaloi Taldeak jaso zuen 2022an, emakumeen kirola sustatzeko egindako lanagatik. Bigarrengoz Elgoibar Ikastolako lehen andereñoa izan zen Itziar Ajuriari eman zioten; eta, eman duten azkenengoa, iaz, Haizea Emakume Taldeak jaso zuen.