2025. urterako lankidetza hitzarmena berritu dute Udalak eta Gurutze Gorriak, eta iaz baino 2.000 euro gehiago jasoko ditu azken honek bere lana bultzatzeko.
Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak adierazi duenez, egoera zaurgarrian dauden pertsonen beharrak asetuko direla bermatzeko adostu dute hitzarmena. "Momentu honetan, bereziki, janari zein higiene kit-en bonoen banaketarekin dituzten gastuekin laguntzeko asmoz", zehaztu du Gurrutxagak.
Hitzarmenean lokal baten lagapena ere jaso dute. Elgoibarko Udalak Gurutze Gorriari laga zion iaz lehen Udal Ludoteka zegoen lokala, Gabriel Kurutzelaegi kaleko 6. zenbakian.