Txoriburu izeneko irudiarekin irabazi du sticker lehiaketa Axel Sebastianek

Barren 2025ko eka. 26a, 13:26

Axel Sebastian Sanchezek irabazi du sticker lehiaketa.

Atxutxiamaikak gidatuta, Elgoibar Ikastolako eta Elgoibar BHIko Euskara Batzodeak antolatu zuen sticker lehiaketa, whatsAppean euskararen presentzia handitzeko helburuarekin eta Axel Sebastian Sanchez izan da irabazlea. Gaia librea zen, baina edukiak euskarazkoa behar zuen izan. Txoriburu izeneko irudia sortu du Axelek. 60 euroko saria jaso du.

Hortaz, badakizue, norbaiti txoriburu deitzeko beharra izanez gero, hortxe sticker aproposa.