Sticker lehiaketa antolatu dute DBHko ikasleentzat

Barren 2025ko api. 14a, 10:50

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak Ikastolako eta Institutuko Euskara Batzordeak dinamizatzen ditu, eta beste hainbat ekintzen artean, sticker lehiaketa antolatu dute. Maiatzaren 9a izango da parte hartzeko azken eguna. 

Nerabeen artean euskara sustatzeko ekintzen barruan, Ikastolako eta Insitituko DBHko Euskara Batzordeetan eragiten dihardu Atxutxiamaikak, eta hainbat ekimen egin dituzte ikasturtean zehar. Horien artean,sticker lehiaketa antolatu dute ikastetxeekin elkarlanean, eta Elgoibarko Udalaren babesarekin. 

Lehiaketaren helburua da ikus-entzunezkoetan erabiltzeko moduko euskarazko edukia sortzea. Edozein gairi buruzko stickerrak sortu daitezke, baina euskarazkoak izan beharko dira. Parte hartzaileek stickerra emailez bidali beharko dute aisialdia@elgoibarkoizarra.eus helbidera, Word edota PDF formatuan. Irabazleak 60 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 40 euro. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da. 

Informazio guztia, hemen