San Joan sua, Errezabaleko aparkalekuan

Barren 2025ko eka. 24a, 15:09

Kokapen berria izan dute aurten San Joan gaueko suek Elgoibarren.

Bronx auzoa zirudien atzo Errezabaleko aparkalekuak, gaztetxoek piztu zituzten su txikiek, petardoen eztandek eta inguruan dauden graffitiek ukitu berezia eman baitzioten San Joan Bezperako gauari.
Azken urteetan Santa Ana kalean piztu izan dituzte San Joan gaueko suak Elgoibarren, baina aurten kokapen berria izan dute. Pilar ikastetxea egon zen lekuan piztu zituzten suak estreinakoz. Basarte kalea izan zen Udalak baimendutako suak egiteko beste gunea.