Goikoerrotako zubi ondoan (Sigmako industrialdeko sarreran) ikus zitezkeen atzo iluntzean su-argiak, horixe baitzen sua pizteko izendatutako lekua. Ez zuen suak pizteko eguraldirik onena egin eta aurreko urteetan baino lagun gutxiago ibili ziren suaren bueltan, beti moduan umeak denak. Edonola ere, zenbait-etxe-ondotan eta baserrietan ikus zitekeen ke ilarak, sua pizteko usadioari eusten diotenaren seinale.