Hasi da udako kirol campusa

Barren 2025ko eka. 23a, 11:08

Udako Kirol Campusa hasi dute gaur goizean Mintxetan. 206 umek eman dute izena aurtengo edizioan. 

Lau astez hainbat kirol mota praktikatzeko aukera izango dute LH1etik DBHra arteko ikasleek Udako Kirol Campusean.

Gaur zuten aurkezpena eguna Mintxetan, eta kamisetak banatu ostean atera dute taldeko argazkia. 206 umek eman dute izena guztira (216 izan ziren iaz).