Gaur hasi eta uztailaren 19ra bitartean, astelehenetik barikura, 9:30etik 12:30era, 2012 eta 2017 artean jaiotako haurrek (biak barne) hainbat kirol egin ahal izango dituzte aurtengo udako kirol campusean, hala nola, eskalada, atletismoa, mendiko bizikleta, futbola, eskubaloia, herri-kirolak, mendi-jokoak, tenisa eta patinajea. 2008-2011 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute.
Arten 216 neska-mutilek eman dute izena, iaz baino 12 ume gehagok. Hamahiru hezitzaileren arduran arituko dira Mintxetan, Olaizagan, IMHn, Ikastolako frontoian edota inguruko mendietan egingo dituzten kirol jardueretan.
Urtero moduan, kamiseta estreinatuta hasi dute campusa eta talde argazkia aterata.