Domekan bukatuko dute Udaberri Xake Txapelketa

Barren 2025ko eka. 18a, 14:21

Zubi Ondo Xake Taldeak antolatzen duen Udaberri Xake Txapelketako azken errondako partida esanguratsuenak jokatuko dituzte domekan. 

25 xakelari aritu dira lehian Mintxetako tabernan jokatzen duten txapelketan. Ekainaren 16tik 22ra bitartean jokatuko dituzte zazpigarren errondari dagozkion neurketak, eta esanguratsuenak domeka goizean jokatuko dituzte. Eguerdirako amaituta egon beharko dute, 12:00etan egingo baitute sari banaketa ekitaldia.

Aurreko sei errondak jokatu ostean, Felix Manso dago lider, 6 punturekin. 4,5 punturekin daude Markel Kerexeta, Eneko Alberdi eta Jabi Muñoz, iazko irabazlea.

Azken jardunaldian Felix Mansok (zuriak) Jabi Muñozen aurka jokatuko du eta sailkapenean lau puntu dituen Iñigo Solabarrietak Markel Kerexetaren aurka. Solabarrietak jokatuko du zuriekin. Eneko Alberdik (zuriak) Iker Ruiz izango du aurkari.