Zapatuan jokatu zuten txapelketako zazpigarren erronda eta sari banaketa ekitaldia egin zuten gero. Jokatutako zazpi jardunaldietan garaipenak eskuratu ditu Jabi Muñozek, eta bera da txapelketako irabazlea.
Bigarren postutik seigarren postura sailkatutakoek bost partida irabazi eta bi galdu dituzte, baina elkarren arteko lehien ostean, Anibal Fernandezentzat izan da bigarren postua eta Markel Kerexetarentzat hirugarrengoa.
Xakean federatu gabekoen artean, Eñaut Oiartzabal izan da onena, lau garaipen eta hiru porrotekin, 9. postuan.
*Argazkiak: Zubi Ondo xake taldea.