Martxan da Arriaga auzoko semaforoa

Barren 2025ko eka. 18a, 10:09

Joan den hilabetean hasi zituzten Arriaga auzoan semaforoa jartzeko lanak, eta dagoeneko martxan dabil, gaur goizean ez zebilen arren. 

Transportes Orsa S.L. enpresak gauzatu ditu lanok eta 152.611,54 euroko aurrekontua izan dute (BEZ gabe). Semaforoaz gain, oinezkoentzako pasabidea marraztu dute errepidean eta argiztapena hobetu dute bi farola berri jarrita. Era berean, hegoaldeko espaloian arrapala bat ere eraiki dute, eraikinetara sartzea errazteko.

San Antolin auzoko bizilagunek urteak eman zituzten errepidea gurutzatzeko semaforo bat eskatzen, baina ezezkoak jaso zituzten. 

∞Lotura duten albisteak: