Lehen finalerdian Ander Condek eta Sergio Martinezek osatutako bikoteak lortu zuen finalerako txartela, Txirloik eta Espillak osatutako bikoteari 22-16 irabazita. Bigarren finalerdia ere parekatua izan zen eta Mikel Gandiagak eta Alain Luisak lortu zuen finalerako bigarren txartela, Asier Gurrutxagari eta Joseba Larizi 22-19 irabazita. Finala honakoa izango da, beraz: Ander Conde eta Sergio Martinez Mikel Gandiagaren eta Alain Luisaren aurka.
Emakumeen txapelketako finala ere zehaztuta dago. Amaia Loiolak eta Aintzane Arizmendik Yolanda Mateosen eta Leire Varonaren aurka jokatuko dute azken partida.
Finalak, ekainaren 20an
Lagunak Pilota Eskolak antolatzen dituen txapelketetako finalak ekainaren 20an, barikuan, jokatuko dituzte, 18:30ean, Kalegoen plazan (euriarekin Ikastolako frontoian). Hamabigarren edizioa du emakumezkoenak eta zortzi bikote aritu dira lehian. Gizonezkoenean, berriz, hamahiru bikote ari dira lehiatzen zortzigarren edizioa den honetan.