Hamabigarren edizioa du emakumezkoenak eta zortzi bikote aritu dira lehian. Lehen finalerdian Amaia Loiolak eta Aintzane Arizmendik lortu zuten finalerako txartela, Nahia Abadi eta Saioa Arambururi 22-11 irabazita. Atzo jokatu zuten bigarren finalerdia, eta Yolanda Mateos eta Leire Varona ama-alabak sailkatu ziren finalerako, Eneritz Arrillagari eta Oihane Azpiazuri 22-6 irabazita.
Finalerdiak, eguenean
Gizonezkoenean, berriz, hamahiru bikote ari dira lehiatzen zortzigarren edizioa den honetan eta eguen honetan, ekainak 12, jokatuko dituzte finalerdiak. Hona norgehiagokak:
- 18:30 Txirloi/Espilla Vs Ander Conde/Sergio Martinez
- 20:00 Mikel Gandiaga/Alain Luisa Vs Asier Gurrutxaga/Joseba Lariz
Lagunak Pilota Eskolak antolatzen dituen txapelketetako finalak ekainaren 20an jokatuko dituzte, 18:30ean, Kalegoen plazan (euriarekin Ikastolako frontoian)